*****HABE-IXA idazmen-proben corpusa*****

Corpus hau HABEk egiaztatzegintza-prozesuetako azterketetan jaso dituen hainbat idazlanez osaturik dago, eta HABErentzat jardun duten aztertzaileen ebaluazioak ditu metadatutzat. Idazmen-probetan azterketariei gai bat eta egiteko bat aurkezten zaie, eta, horri erantzunez, denbora-muga batean burutu behar dute idazlana. Testuak anonimizatuta daude.

Corpusean maila jakin bateko probara aurkeztutako ekoizpen idatziak daude, gaindituak nahiz ez-gaindituak. Idazlanak honako bost ebaluazio-irizpide hauen arabera kalifikatzen dira: i) egokitasuna; ii) koherentzia; iii) kohesioa; iv) aberastasuna; eta v) zuzentasuna. Horietako irizpide bakoitzak puntuazio bat jasotzen du (A, B, C, D, E) eta horien balioak haztatuz nota bat kalkulatzen da. Nota hori erabilita, idazlanak hiru kalifikaziotan banatu ditugu: ez-gaindituak, gaindituak baina puntuazio baxuarekin, eta puntuazio altuarekin gaindituak. Ebaluazio-irizpide bakoitzaren kalifikazioa metadatuak_eta_irizpideak.csv fitxategian aurki daitezke.

Ebaluazio-irizpide bakoitzaren balio haztatua edo pisua komunikagaitasun-mailaren araberakoa da, 3. taulan ikus daitekeenez. Horrez gain, puntuazio bakoitzak (Atik Era) irizpide bakoitzarentzat duen pisua ere aldatu egiten da maila batetik bestera, maila horretan eskatzen denari egokitzeko. Xehetasunak HABEren web orrian ikus daitezke.

EHUko Ixa taldean corpusaren aurreprozesaketa, garbiketa, formatu egokitze eta anonimizatze lanak egin ditugu. 

Fitxagegien izenak formatu hau jarraitzen du:

> HABE_IXA-id-maila-kalifikazioa.txt

Kalifikazioa adierazteko kodeketa hau jarraitu dugu:
- 1: Ez gainditua
- 2: Gainditua puntuazio baxuarekin
- 3: Gainditua puntuazio altuarekin

Zalantzarik izan ezkero jarri harremanetan honako posta helbidearen bitartez: ekain.arrieta@ehu.eus (HiTZ zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU)

