Kaixo, Nora.

Lehenik eta behin, barkamenak eskatu behar dizkizut. Etxean ahaztu zitzaidan telefonoa. Ez nekien ezer Patxiren buruzko kontua.
Badakit izugarri mintzen zaizula Patxik egin zizuna, baina egoera honekin askoz ere hobea da bakarrik egotea. Niri Mikelekin gauza bera gertatu zitzaidan eta deprimituta sentitu nintzen hasieran. Oso urduri nenbilen eta askotan beste edonorekin haserre egiten nuen. Pentsa ezazu, orain arte azalpenak eman behar zenizkion edozergatik, eta hori bukatu da.
Argi dago, bestalde, bakarrik geratzea alde txarrak dauzkala, baina ez kezkatu. Oso neska arduratsua zara eta bikote bikaina aurkituko duzu.
Nire aholkua egoera honetan, erruduna ez sentitzea izango da.  Uste duzun baino lehen, ziur asko ahaztu egingo zaizu eta aukera berriak agertuko dira.
Orain lanean nabil, baina lana bukatzen bezain laster elkar gaitezke Tximiso tabernan eta nahi baduzu oporretarako plan bat egingo dugu.
Telefonoa etxean daukat, beraz posta elektronikoz abisatuko dizut

Besarkada bero bat