Gaia: 1. gaia: Ume sedentarioa duzu

Kaixo Ane:
Aspaldiko, zer moduz zabiltza?
Gaur goizean kalera atera naiz erosketak egitera. Eroskitik kafetxoa hartzera joan naizenean Larraitzekin topatu naiz eta zure semearekin dituzun arazoak kontatu dizkit.
Umeen jolasa ez da inongo txorakeria; hortik ikasten dute besteekin erlazionatzen, nondik norainokoak diren beraien gaitasunak, zer den egitea gustatzen zaiena,... Pantaila baten aurrean egoten baino ez badute ikasten inoiz ez dute jakingo benetako egoera bati aurre egiten.
Osasuna ere kontuan hartu beharreko gaia da. Txikitatik kirola ohitura bihurtu ezean, gero eta zailagoa egingo zaie biharko egunean bizimodu sedentario batetik aldenduta mantentzea.
Orain dela urte gutxi ni neu zu bezalaxe ibili nintzen, semearekin egunero liskarrean. Demontrezko kontsolak!!! Denak hartu eta zakarretara botako nituzke!!!
Gaur egun kontsola, mugikor, telebista,... eta gainontzeko gailu teknologikoekin duen harremana ez da hain lotua. Haseran zigorren bitartez onartu behar izan bazuen ere, orain normaltzat dauka; badaki hor daudela, laguntza moduan erabili behar direla, nahiz eta denbora pasa gixa erabiltzerik ere badauden; hori bai, noizean behin.
Orain duzu garaia semea zuzentzekoa, eta esan dizudan bezala haseran gogor xamarra egingo bazaizu ere merezi du saiakerak.
Egun batzu barru berriro idatziko dizut mezuren bat ea dena nola doan jakiteko. Eta nahi badezu zuk deitu edo idatzi, gera gaitezke arratsalderen batean zerbait hartzeko.
Muxu bat eta ondo izan.
Agur