Ume sedentarioa duzu

Kaixo lagun:

Bart gauean heldu zitzaidan mezua, benetan kexkagarria da zure semea arratsaldeak ezer egin gabe egotea. Niri ere horrelako zerbait gertatu zitzaidan, hala ere, lortu nuen umeak bai kontsola zein kirola egitea. Azken finean, ezinezkoa da 2018an ume batek gailurik ez edukitzea.

Umeak, batez ere hamar urterekin, energiaz beteta daude, eta energia hori kirolera eramatean, osasungarria den akzioa burutzera eramaten dio.
Horrela izango ez balitz, energia hori kaltegarria izango litzateke umearentzako, beste irtenbide bat aurkituko lukeelako, klasean egonezina sortuko lukeen hiperaktibitatea adibidez. Horrez gain, kirol batean izen-ematea egingo balu, lagun berriak egingo lituzke, eta horrek berriz ere kalera irteteko gogoa piztuko lioke.

Aldez, arratsaldea sofan etsanda igaroz gero, gauean zailagoa izango da loak hartzea, eta hurrengo egunean sedentarismoa gauzatzeko gogo handiagoa dago, bai heldu zein ume batekin gertatzen da hau. Gainera, arazo gehiago izango ditu umeek, eskolan gorputz heziketan edota lagunekin elkarrizketa bat izatean.

Beraz, esan ahal dizudan aholku bakarra da, umeari kalea erakutsi behar diozula da, semeak lagun berriak egitea eta guztatzen zaion kirola edota gainerako aktibitate bat aurkitzea. Hori bai, gogoratu ez zarela kontsolaz libratuko.

Agur bero bat.
