AGUR BIKOTEKIDEARI
Kaixo, Nora:
Zer moduz zabiltza? Barkatu, baina mugikorra galdu zitzaidan eta saiatzen naiz mugikorrik gabe bizitzen, oso estresatuta nabil eta. Ikusiko dugu ea lortzen dudan.
Zer pena ematen didan zure berriak entzuteak. Beti pentsatu nuen Patxi eta zu munduko bikoterik onena zinetela. Hala ere, azken parrandetan zu ikusten zintudanean, konturatzen nintzen zuer artean zerbait okerra zegoela.
Lehenik, gomendatzen dizut lasaitzea. Bikotekidea galdu nuenean, ni ere lur jota izan nintzen. Gainera, bere lagunak nire lagunak ez ezik, lankideak ere ziren. Beraz, lanean bi hilabetez baimena eskatu nuen eta Indiara bidaia egin nuen. Nahiz eta hasieran zaila izan, bere falta nabaritu nuelako, azkar bikotekideaz gogoratzeari utzi nion. Dakizunez, bakarrik gelditzeak alde onak ere dauzka, ez duzulako kontu guztiak adostu behar.
Bigarrenik, komenigarria da zaletasunak berritzea eta errutinak aldatzea. Sarritan, leiho bat ixten denean, mila ate zabaltzen dira. Horrela esaten dit amonak, behintzat.
Eta azkenik, komeni zaizu etxean garbiketa txiki bat egitea. Bere argazkiak eta oroitzapenak hurbil badauzkazu, ezin izango duzu ahaztu. Zenbat eta gehiago Patxiz pentsatzen duzu, orduan eta tristeago egongo zara.
Bueno, Nora, espero dut laguntzea. Nahi izanez gero, deitu bulegora. Han aurkitzen nauzu goizero. Kafetxo bat har dezakegu, eta mintzatu ere, bitartean.
Besarkada handi bat,
