Semea udalekuetan
Kaixo Ane:
Lehenik eta behin, nire esperientziarekin lasaitu nahi dizut. Ondo dakizunez, nire alaba Alazne pasadan urtean udaleku berdinera joan zen.
Alazneren arazoa, hizkuntza izan zen. Udaleku honetan euskeraz hitz egin behar zuen denbora guztian, eta berak ez zeukan ohitura hori. Dakizunez, etxekoak ez gara euskaldunak eta daramagu hiru urte Sondikako euskaltegian hizkuntza ikasten.
Hala ere, nahi baduzu Oier lasaitu, deitu egiozu eta azaldu oraindik daramatela bos egun udalekuan eta oso laster dela leku berri eta ezezagun batean ondo sentitzeko. 
Alde batetik, gogoratu Oierri hurrengo astean gurasoak bisita bat egitera joango zaretela. (Bisita hau oso garrantzitsua da, esaiozu zure senarrari ez faltatzeko, umeak oso pozik jartzen dira eta). Eta beste aldetik, eraman ahal diozu bere etxeko jolasen bat, argazkiren bat edo gustatzen zaion jateko zeozer. 
Egunak pasatuko dira eta Alazne bezala, poliki-poliki konfiantza hartu ezkero, hasiko da beste umeekin jolasten eta egokituko da. 
Hain zuzen ere, udaleku arduradunen batekin harremanetan jarri beha zara. Era honetara, ziurtatuko duzu Oierren arazoa zein den.
Nik beraiekin harremanetan jarri nintzenean, Lekeitioko berrogei gizon batekin hitz egin nuen, Jokin Zalburua zeukan izena eta oraindik nago oso eskertuta. Lan bikaina egin zuen ume guztiokin, denok amaitu zuten udalekuan pozik benetan.

Hau dela eta egon lasai. Dena konponduko da eta laster ikusiko duzu zure Oier maitea.

Besarkada handi bat, 
