Ume sedentarioa duzu

Kaixo laguna. Nire esperientzia kontatuko dizut. Nik hamar urteko seme bat ere badut. Zortzi urte zeukenean bere osabak kontsola bat oparitu zion bere urtebetetzerako. Hasieran denbora luze pasatzen zuen kontsolarekin jolasten, noski berria zanez laga egiten nion. Egunak pasatzen ziren moduan, konturatu nintzen horrela ezin zuela jarraitu. Nire semeak bizimodu sedentarioa egiten zuen. Etxetik eskolara, eskolatik etxera, etxeko lanak egin eta hoiek bukatutakoan sofara joaten zen kontsolarekin jolastea.

Egun batean, oso serio berba egin genuen. Nik, explikatu nion ez niola kontsolarekin jolastea debekatzen, baina ezin zuela bizimodu sedentario hori eraman, beste egin behar bat egin beharko zuela. Orduan, kirola egitea erabaki zuen. Futbolean apuntatu zen. Lehenengo egunetan oso haserre etortzen zen etxera. Berak esaten zuenez ez zeukan kontsolakin jolasteko denborarik. Egunak pasatzen ziren, eta geroz eta gustoroago etortzen zen etxera. Bera bakarrik konturatu bait zen kirola egitea bere alde onak dituela. Alde batetik, lagunekin denbora gehiago pasatzen duelako, osasunarentzako kirola egitea oso ona delako, hanketan indar gehiago sentitzen duelako, eta horrelako asko gauza gehiago.

Nik, oso pozik nago berarekin. Badakizu zergatik, zergatik bizimodu sedentarioa eramatea bere alde Txarrak dauzka adibidez: bere lagunekin harremana galtzen hasita zuen kontsolarekin jolasteagatik, bere gorputza kilo batzuk artzen hasita zegoen. Eta kirola egiten hasi danetik seme alaia da, kanpoko lagunak ere egin ditu, partiduetan oso ondo pasatzen dugu. ETa garrantsitsuena da bai partiduetan galdu ala irabazi bera oso pozik jartzen da. Garrantsitsuena parte hartzea ikasi duelako.

Horregatik, animatzen zaitut egun batean zuk eta zure semea partidu batera etortzea. Ea horrela animatzen den futbolera jolastea edo bera nahi duen kirol batera apuntatzera.