ALABA FUTBOLARIA ()

Kaixo Juanjo!

Hemendik ondo nago, lanaz gainezka, baina orokorrean ondo. Ezin naiz kexatu

Lehenik eta behin, egon zaitez lasai eta ez larritu. Egia da, nire semea Jon kontu horrekin etorri zitzaigunean kezkatu ginela, uste genuen ez ginela helduko inolako akordiora, baino azkenean adostasun batera heltzea lortu genuen.

Ikasketak utzi eta futbolari izateak ez da erreza. Gainera gutxi dira soilik futbolean arituz gero, beste lan bat bilatu behar ez dutenak. Oso polita da gustoko duen gauza egitea, baina lekuren batetik lortu beharko du dirua bizitzeko.

Beraz, nire ustez, klararekin erabaki beharko zenuke egun bat, zuek biok lasai-lasai gai honetaz hitz egiteko.
Behar bada, bere ustez, goi-mailako ikasketak burutzekotan, futbol-taldea utzi beharko luke. Baina ez da horrela izan behar, zuk azaldu beharko diozu kirolarekiko harremana duen karrera labur eta erraz bat egin dezakela, adibidez, kirol magisteritza. Modu honetan bi gauzak aurrera eraman ahal izango luke.

Espero dut Klararekin adostasun  batera heltzea. Gehiago nirekin  hitz egin nahi izatekotan, hau da nire telefono zenbakia, 622777555.

Musu handi bat
