Semea udalekutan Kaixo, Miren. Mezu honekin zu lasaitzea ea lortzen dudan. Ondo esan duzun bezala, nire alaba txikiak, Maite, iaz udalekutan nahiko gaizki pasa zuen. Ez zuen inor ezagutzen, beraz, hasieran oso gogorra egin zitzaion. Gainera, eguraldi txarra egin zuenaz jolas gehienak barruan antolatu zituzten. Dakizunez, Maite oso mugitua da eta korrika eta saltoka ibiltzeko lekua behar du. Pixkanaka egokitzen joan zen. Lehenengo astea pasa eta gero, aldaketa txiki bat nabaritu nion, alaituago iristen zen, baita gauzak kontatu ere. Gure kasuan, Maite udalekuetara eramatea erabaki genuenean, sufrituko zuela bagenekien. Baina, hala ere, artutako erabakiarekin aurrera jarraitu genuen eta ez ginen damutu. Laguntxo berriak egin zituen, kamiseta bat oparitu zioten astean behin ur jolasak egiten zuten, etab. Ni udalekuetako zaintzaileekin hitzegingo nuke. Oier nola dan esanez, sufritzen ari dela eta laguntza behar duela esan behar diezu. Beraiek guzti hau jakinda segituan jarriko dira Oierrekin eta pixkanaka alaiago etxera iritsiko zaizu. Beno Miren, zu lasai egon eta ez arduratu. Urduri edo triste ikusten bazaitu, bera ere horrela jarriko da eta okerrago izango da. kontatuko didazu. 
laister arte.