Alaba futbolaria

Kaixo, Juanjo!

Zenbat buru hauste ematen dizkiguten gure bihotzetako seme alabek!

Zuk diozun bezala, duela urte batzuk antzera ibili ginan Aitorrekin, ez ziren gure etxeko garai lasaienak izan. Aitorrek futbola besterik ez zuen buruan garai hartan, eta Ibai eta biok sakon hitz egin behar izan genuen berarekin. Futbola oso gustokoa zuen arren, futboletik bizi ahal izateko gure esku ez dauden beste ezaugarri pila bat daudela adierazi genion. Esan genion, futbolak zoriontsu egiten bazuen gure bizitzetan beti edukiko zuela lekua, baina ezin genuela onartu hainbeste maite genuen semearen etorkizun zoriontsua, gure esku ez zeuden ezaugarrien menpe egotea. Hau guztiagaitik futbolaz gain, benetan maite eta atsegin zuen beste zerbait topatzen lagunduko geniola adierazi genion, bere zoriontasuna bere esku utziko zuen zerbait. Denbora luze batez gogoeta egin ostean, kirol majisteritza egitea erabaki zuen.Klarak ikasketak utzi eta futbolean jarraitzea erabakitzen badu, seguru nago zoriontsu izango dela epe motzera, baina tinka larrian egongo zen luzera.
Klara benetan maite baduzue, hau guztia ulertu arazi behar diozue, ez utzi zuen alabaren etorkizuna berea ez den inorren esku.
Asko maite zaituztegu Juanjo, lehenbailehen konpontzea opa dizuegu.

Muxutxo bat eta laister arte.
