Gaia: LAGUN DESEGOKIAK

Kaixo, lagun!
Zelan doakizu bizitza? Pasa den astean zure ama topatu nuen eta berarekin apur bat egoteak asko poztu ninduen. Nahiz eta denbora pasa gero eta gazteago ematen du!
Zure mezuari dagokionez, ulertzen dut zu kezkatuta egotea. Izan ere, ni antzeko egoeran egon nintzen. Orduan, nire esperientzia kontatuko dizut, baliogarria izango delakoan.
Orain dela 2 urte, nire semea institutoan ikasten hasi zen eta pixkanaka-pixkanaka bere betiko koadrila alde batera utzi zuen, zeren eta nahiago zuen bere ikaskide berriekin irten. Hasieran, ez nion garrantsia handirik eman egoera berriari, baina bere jarrera okerrera zihoan. Hau da, ia asteburuero mozkortuta heltzen zen etxera eta ikasi beharrean, beti zegoen kalean. Senarra eta biok oso kezkatuta geunden eta ideia bat bururatu zitzaigun: kirola asko gustatzen zitzaionez, futbol-talde batean parte hartzera animatu genuen. Eta horrela egin zuen! Handik aurrera bere jarrera guztiz aldatu zuen eta lehen baino arduratsuagoa izateari ekin zion.
Honengatik guztiagatik, zure semea kirola egitea aholkatuko nizuke. Nire ustez, oso aberasgarria izan daiteke maila desberdinetan: alde batetik, lagun-talde berri bat egiteko aukera edukiko du eta, beste aldetik, astero jokatzeko konpromisoa onartzean, balore batzuk barneratuko ditu.
Beno lagun, espero dut zu lagundu izana.
Muxu handi bat!