ERAMUS PROGRAMAREN BIDEZ ESKOZIARA

Gasteizen, 2019ko irailaren 14an.

Kaixo, Idoia!

Gu oso ondo  gaude, beti bezala. Zure posta irakurri nuen eta normala da kezkatuta egotea; baina, lasai, aukera ona izan daitekeelako.

Badakizu, orain  dela 8 urte Eskoziara joan nintzen Erasmus programarekin eta oso esperientzia ona izan zen.Hasieran, nahiko galduta nengoen hizkuntzarekin, guk ezagutzen dugun ingelesa baino zailagoa baita. Hala ere, apurka-apurka izugarri maila ona lortu nuen. Honez gain, lagun asko egin nuen eta oraindik beraiekin hitz egiten dut.

Alde batetik, zure alabak oso ondo prestatuta heldu ahal izango litzateke eta ingeleseko maila ona lortuko luke. Batez ere, mintzamenan.Hori dela eta, zer ikasi nahi duen
arabera, oso erabilgarria izango litzateke.

Beste aldetik, oso arduraduna izan ezik, emaitz txarrak atera ahal izango lituzke, bere gurasoak han izango ez direlako. Hori da ikusten dudan alde txarrik.

Amaitzeko, nire ustez, zure alaba oso ikasle ona da eta ez dut uste arazorik izango duenik. Orduan, anima zaitez Maider Eskoziara bidaltzera! Ez zara
inoiz damutuko eta esperientzia ahaztezina izango da.

Nire aholkua aintzat hartuko duzulakoan.

Besarkada bat,
