Semea Udalekuan
Kaixo Olaia! Zelan zaude? Zelan familia? Nire amak esan zidan zure senarra eskaileretatik erori zela eta eskumuturra apurtu zitzaiola. Ondo egotea espero dut. Hemendik gauzak betiko martxan daude, badakizu, etxetik lanera eta lanetik etxera. Laster oporrak hartuko ditut, neka-neka eginda nago eta atseden bat behar dut.
Dakizunez, nire kasuan Elenerekin eduki nuen arazo berdina pasa den urtean. Manurgara joan zen beste hogei neska mutilekin. Lehenengo astean egunero telefonoz deitzen zidan etxera boltatu nahi zuela esaten. Egunero gauza berdina azaltzen nion, hasierak zailak izaten direla, lasaitzeko, jende berri asko ezagutuko zuela eta zihur nengoen lagun onak egingo zituela. Hurrengo astean oso posik deitzen zidan, gustora zegoela eta lagun askok egin zituela eta gauza asko ikasten ari zela eta jolasten ere bai. Etxera etortzeko garaia izan zenean ez zuen etorri nahi. Aurten ere, udalekura joan da pasa den urteko lagunekin.
Lasai egon zaitez, normala da lehen egunetan Oier gustora ez egotea. Azaldu lagun berriak egingo dituela, kirol asko egingo duela eta gauza berriak ikasiko dituela. Nahi baduzu ipini Elene adibide bat bezala, nola hasieran gaizki egon zen, berak bezala, eta bigarren astean oso gustora egon zen. Nire gomendioa da patzientzia edukitzea eta lasaitu Oierri, zihur nago ondo egongo dela.
Beno, zu ikusteko gogo handia daukat. Hurrengo astean bi aste opor hartuko ditut eta elkarrekin ikusi dezakegu. posible bada afari bat antolatu ahal dugu lagunekin. Zalantzaren bat badaukazu betiko telefono zenbakira deitu ahal didazu. Besarkada handi bat,
