ERASMUS PORGRAMAREN BIDEZ ESKOZIARA

Gasteizen, 2019ko irailaren 14an

Kaixo, Idoia!

Ondo nago, eta zu? Badirudi zure alabari erabaki garrantzitsuak hartzeko garaia iritzi zaiola, baina ez kezkatu, nire bizipenaren bitartez laguntzen saiatuko naiz.

Badakizunez duela 8 urte Eskozian ikasten egon nintzen, eta orain ere, hara bueltatuko nintzateke. Esango nuke hura izan zela nire bizitzaren garai politena. Hala ere, momentu hortan, zaila izan zen niretzat erabaki hori hartzea. Izan ere, hogei urterekin eta pertsona lotsatia nintzenez, asko kostatu zitzaidan pausoa ematea. Horregatik, ondo ulertzen dut zure alaba.

Hasteko, azaldu nahiko nizuke Eskozian ikasteak dituen abantaila batzuk. Bertan ikasi nuen gaur egun hain baliagarria den ingelesa, eta munduko leku ezberdinetako lagunak egiteko aukera izan nuen. Horrez gain, beti oso eroso sentitu nintzen, eta Eskozia gaur arte ezagutu ditudan herrialdeen artean, gehien gustuko dudana da. Beraz, esan iezaiozu zure alabari bitan ez pentsatzeko eta eramango dituen gauzen zerrenda
egiten hasteko. Han  aurki dezakeen arrisku bakarra gero hona bueltatu nahi ez izatea baita.


Bukatzeko, aholku moduan esango nioke garagardoak hemen baino handiagoak direla eta tentuz edateko.

Ondo ibili!
