GAZTE BAT ETXEAN HARTU

Lagun hori,

Pasaden egunean aholkua eskatzeko bidali zenidan mezu elektronikoa dela eta idazten dizut. Iaz, zuri bezala, Udalaren Euskara Patronatuak eskaintza berdina egin zidan eta uda osoa izan nuen Finlandiako gazte bat nire etxean.

Nire kasuan, ezperientzia oso ona izan zen. Egia da, bai, hasieran oso zaila izan zela berarekin konpontzea bakarrik ingelesez hitz egiten zuelako eta gure etxean, ordea, euskaraz baina egunak aurrera joan ahala, gero eta errazagoa izan zen. Bestetik, esan behar dut eskatzen zituen ardurak ez ziren hain garrantzitsuak.
Azkenean, bazirudien gure semearen anaia zela, beti elkar jolasten, irrifarre egiten... Guretzako poza handia izan zen gure etxean izatea, nahiz eta hasierako arazoak eduki.

Hau dena kontuan hartuta, eman behar dizudan aholkua eskaini dizuten aukera onartzea da. Ziur aski, nire etxean modutan, arazoak edukiko dituzu baina konpontzeko ondo legoke pazientzia edukiko bazenu.
Azkenean ikusiko duzu ezperientzia ona izan daitekela, ez kezkatu.

Besterik gabe, nire aholkua aintzat hartuko duzulakoan eta hartuko duzun erabakia onera izango delakoan, jaso ezazu nire agurrik beroena.
