Agur bikotekideari

Kaixo Leire,

Ez dakizu ze nolako pena eman didan Patxikin utzi duzula jakiteak, hain ongi ikusten zitzaizuen!

Hasieran normala da gaizki sentitzea. Nik, Mikelekin utzi nuenean horrela sentitu nintzen. Egun osoa triste nengoen, negarrez, jateko gogorik gabe eta egunak eta egunak nire gelan sartuta pasatzen nituen inorrekin egoteko
gogoarekin. Baina lehen erran dizuten bezala hasierako sensazioak dira hoiek.

Zuk, nik bezala, den-dena berekin egiten zenuen. Egun osoa elkar pasatzen zenuten eta bapatean bakar bakarrik egotea oso gogorra da. Arraro sentitzen zara eta gehienbat asteburua iristen denean ez dakizulakoz zer egin, norekin egon.

Baina bestaldetik, bakarrik egoteak baditu bere alde onak ere. Nere kasuan, ongi etorri zitzaidan bakarrik egotea ikasteko. Beregan dependentzia haundia neukala ohartu nintzen. Lagunekin gehiago egoteko probextu nuen, bidaiatzeko, jende berria ezagutzeko...


Aholkuren  bat ematen uzten badidazu saiatu etxean ez gelditzen: Behar duzuna da atera, lagunekin solastu. Distraitu azken finean! Denborarekin horrela egoteak pena ez duela merezi ohartuko zara.
Urrengo astean oporretan nago eta kafe bat hartzera gera gaitezke. Zer iruditzen zaizu?

Ba animo polita eta eutsi goiari. Zuk hori baino gehiago merezi duzu eta oroitu  hemen naukazula edozer gauzatarako.

Muxu handi bat,
