Ume sedentarioa duzu

Bilbon, 2018ko urriaren 20an

Kaixo, mutil!

Zelan? Idazten dizut gutun hau, atzo egon ginenean, erabat kezkatuta geratu nintzen zuk esandakoarekin. Noski, zure semea kontsolarekin jolastea oso normala da, baina esan zenidan bezala, asteburu osoa hala egotea ez da komenigarria, kaltegarria baizik.

Baina ez kezkatu, mesedez, hamar urte dituelako, eta oso adin aproposa da egoera aldatzeko, adibidez, kirolak egiteko. Badakizu nire seme-alabei ere asko gustatzen zitzaiela kontsolarekin jolastea, hamar urte zituztenean, eta orain egun osoa igarotzen dutela kirolak praktikatzen,eta haien lagunekin egoten.

Gainera, Mikel futbola asko gustatzen zaio eta hori bide on bat izan daiteke beste gauzak egiteko, hau da, eskolako futbol taldean sartzeko, adibidez.

Bestalde, esan zenidan bere lagun onena taldeko kapitaina dela. Horrexegatik, nire ustez, berarekin hitz egiten baduzu, saiatzeko, laster ulertuko du, bere lagunekin kirola egitea, etxean bakarrik kontsolarekin izatea baino interesgarriagoa dela.

Lehen esan dudan bezala, hori da nire seme-alabekin gertatutakoa!
Kontatuko didazu! Lasai egon, dena ongi ibiliko da...

Agur bero bat!
