Erasmus Programaren bidez Eskoziara 

Kaixo, Idoia!

Zure mezua jasotzeak asko poztu nau. Hemen, dena ondo dago, ez daukat berririk. Zuek zer moduz zaudete? Alabaren berria ona da, ez dakit zergatik kezkatuta zauden. Nire esperientzia Kontatuko dizut zu lasaitzeko.

Aipatu duzun bezala, duela 8 urte Eskozian urte bat ikasi nuen Erasmus programarekin.
Garai horren oroipenak izugarriak dira. Kurtsoa gainditzeaz gain aurrerapen handia izan nuen ingelesarekin. Eta nozki, jende berria ezagutzeko, ondo pasatzeko, eta bidaiak egiteko aprobetxatu nuen ikasturtea.

Ikus dezakezunez, Erasmusen programak abantaila asko ditu, besteak beste, hizkuntza bat lantzea, eta herri desberdin bat ezagutzea.
Baina, hori ez ezik, bakoitzaren independentzia bultzatzeko ere balio du. Alegia, azkenean alaba joaten bada, egoera berriak kudeatu beharko ditu, eta horrek lagunduko dio arduraduagua izateko.
Beste aldetik, dena ez da hain polita. Erasmusen, eta batzuetan momentu txarrak pasa daitezke, batez ere lehen egunetan, normalean inor ez da ezagutzen eta.

Idoia, nik uste dut Erasmus programa egitea aukera paregabea dela. Beraz, gomendatuko nizuke alaba Eskoziara joatera animatzea.

Besarkada bat eta eman goraintziak alabari,
