ERASMUS PROGRAMAREN BIDEZ ESKOZIARA

Bilbon, 2019ko irailaren 14an

Kaixo, Idoia!

Ni Bilbotik primeran nago: Hala eta guztiz ere, azkenaldi honetan lanaz lepo nago. Aurreko igandean, zure mezua jaso nuen. Zure alabarekin kezkatuta zaudelako Ezkoziara joateko aukera dauka eta. Hori dela eta, nik Eskozian edukitako esperientzia zirraragarria kontatuko dizut. Dena den, bera bezala erabakia hartzea kostatu zitzaidan.

Lehenengo eta behin, nik uste dut Glasgowen ikasi nuen Erasmus programa oso onuragarria izan zela niretzako. Alde batetik, lan eskaintza franko eduki ditut eta beti esku bete lan egon naiz. Bestetik, Eskoziara joan aurretik ez nekien janaririk prestatzen eta orain sukaldean aditua naiz. Esan gabe dago lagun asko ezagutu nituela eta dagoeneko kontaktuan jarraitzen dugu.

Horrez gain, Galsgowen ikasteak bai alde onak bai arriskuak ditu. Alde batekin, unibertsitatean jasotako heziketa ezin hobea izan zen eta nik esango nuke egoki-egokia izan dela nire lanerako. Gainera, erabiltzen dituzten metodologiak
hemen baino askoz praktikoak direla eta niretzat oso gogoangarria izan zen. Bestetik, Glasgow gauean hiri oso arriskutsua da neska batentzat eta bakarrik gauez joatea ez da gomendagarria.

Azkenik, nire aburuz, Glasgowera ikasten eta Erasmus programarekin joatea zure alaba akuilatzen dut aukera paregabea delako zure alabarentzako. Izan ere, asko ikasiko du eta emakumea bihurtuko da.

Besterik gabe, espero dut nire hitzak aintzat hartuko dituzulakoan.

Besarkada bat.
