Alaba futbolari

lepa Juanjo!

Zer moduz zaude. Alaba futbolean gustura ezta? Orain irakurri berri dut bidali didazun mezua. Jakinarazten dizut nire Seme Aitorrek hartu zuen erabakiarekin oso gustura dabilela.

Nik ikasketak ez usteko esan nion. Lesio larri bat izanez gero, futbolean jolasteari utzi beharko ziola denboraldi batean eta hori kaltegarria izan zitekeela. Hilabete beranduago bera izan ezik gainerako lagun guztiek ikasketak albo batera utzi zituzten, orain ez dute lanik, Aitor ordea futbolaria eta masajista da.
Oraindik futbolari trebea izaten jarraitzen du eta negozioa ere oso ongi dijoa, izan ere, bere futbol taldeko lagunei masajeak ematen dizkie eta beste hainbat futbolari ere joaten zaizkio.

Nire ustez, onena ikasketekin aurrera jarraitzea da baina jakina futbola alde batera utzi gabe. Argi eta garbi utzi behar diozu ikasketak futbolaren aldean garrantzi handiagoa dutela. Futbolak ez baitio etorkizunik bermatzen, ikasketak ordea bai. Gainera nota onekin ibiltzen bada askoz hobeto. Nik uste zenbat eta azkarrago esan hobeto izango dela

Besterik gabe, besarkada bat
