Kaixo, Nora:
Aspaldiko, ezta? Atzo zure postu elektronikoa jaso nuenean zuri deitzerakotan nengoen. Haatik, nire eguna zeharo latza zen eta erabaki nuen gaur idaztea. Espero dut gaur apur bat hobe izatea.
Esan didazun bezala, zure erabakia zuzena da. Alde batetik, badakizunez, Patxi ez zait batere gustatzen, nahiz eta mutil katxarroa izan. Bestaldetik, betidanik ikusi dut ez dela ondo portatu bereziki zurekin. Ez dut uste aldatu denik, Patxi beti mutil berezi izan da, alegia, bere jarrera ez zen arrunta. Eta zurekin ez ezik guzkiokin ere. Inoiz ez zen nire gustukoa.
Hobeto esanda, Patxi kalean uso eta etxean otso deritzot. Agian, zu pentsatzen duzu ni nahiko gogorra izaten ari naizela zurekin, alabaina, laztana, hori da asko maite zaitudalako. Zerbait hobe merezi duzu.
Dagoeneko jakin duzun bezala, zure alboan egongo naiz. Hurrengo ostegunean koadrilakoekin gera gaitezke pote batzuk hartzera. Zer deritzozu? Plan borobila izan daiteke. Ze o zer gehiago egin dezaket zuretzat, esaiozu maitea!
Azkenean, barkatu atzo deia ez hartzeagatik. 
Jakin izan banu hain inportantea balitz, berehala deituko nizukeen.
Animo eta hitz egingo dugu elkarrekin. 
Musu handi bat.
