AGUR BIKOTEKIDEARI

Kaixo Nora,

Barkatu telefonoa ez hartzeagatik baina pasa den astean Madrilen lanean egon nintzen eta ez nuen deitzeko astirik.

Orain garrantzitsuena zu lasai egotea da. Nire ustez hartu zenuen erabakia oso egokia izan zen. Patxi zurekin oso txarto portatu da eta ezin duzu jarrera hori onartu. Beste neska batekin ibili..
Badakizu niri horrelako zerbait gertatu zitzaidan. Hasieran gogorra izan zen baina gero bizitza jarraitzen dela ikusten duzu. Ezin da etxean egon negar egiten. Ni bikotekide batengandik deprimituta ezin dela egon konturatu nintzen. Atera behar duzu lagunekin eta utzi zenituen gauzak egin (irakurri, kirola egin, bidaiatu...)
Bikoterik gabe egoteak baditu alde onak.Etxean nahi duzuena egin dezakezu eta ez diozu inori azalpenik eman behar. Gutxi falta da udarako eta herrietako jaiak hasiko dira. Guztietara joango gara eta primeran pasatuko dugu.

Ez kezkatu arazo honengatik, Nora. Zu oso neska ederra eta azkarra zara.
Arazo hau laster pasatuko da eta berehala izugarrizko bikotekide bat aurkituko duzu.
