Gazte bat etxean hartu

Gorka agurgarria:

Gaur goizean gogoratu dut beste egunean izan genuen elkarrizketa eta horregatik nire pasaden urteko esperientzia gutun honetan azalduko dizut.
Hasteko, esan behar dizut esperientzia ezin hobea dela; ikastera etorten diren atzerritarrak, normalean, oso jende jatorra dela, majuak eta beti irrifar batekin.
Iaz, nire etxera Fintandiako neska bat etorri zen, oso neska dotore eta polita, hogeitabi urtekoa eta oso alaia.
Berehala oso ondo elkar moldatu ginen eta aste bat pasa ondoren euskeraz mintzatzen ginen ia dena ulertuz.Esan beharra dago momentu honetan nire lanean greba bat zegoela eta eguneko hogeitalau orduak elkarrekin ematen genituela.
Iraganean, ez zen oso normala atzerritar bati etxeko ateak zabaltzea, Francoren garaitik zegoen itxieragatik, baina gaur egun, sarritan ematen dira honelakoak.
Azkenik, eta trankil geratzeko, esango dizut beti bizpahiru ikasleen nortasun agiri edo Curriculum bezalako txosten bat bidaltzen dizutela eta zuk aukeratzen duzu horietako bat.
Gorka, anima zaitez, zalantza horiek kendu eta ireki atea, poztasunez eta alaitasunez beteko dizu etxea atzerritar gazte batek eta.
Ondo izan eta agur bero bat.
