UDALAREN AISIALDIRAKO ESKAINTZA

Algortan, 2020ko irailaren 30ean

Aisialdiko arduradun agurgarri hori:

Joan den astean zure eskutitz bat jaso nuen. Horren bidez, Udalaren Kultura Departamentuak antolatzen dituen aisialdi-jardueretan parte hartu dudanez, nire iritzia eskatu zenidan. Lehenik eta behin, eskertzen dizut erabakia zeure kabuz hartu beharrean, aldez aurretik nirekin eztabaidatu nahi izana.

Zure gutuna jaso nuenetik, hausnartzen ibili naiz gai honi buruz, uste baitut erantzunak izugarrizko garrantzia duela gure herriaren etorkizunerako, kultura eta aisialdi-jarduerak oso garrantzitsuak baitira. Hau kontuan hartuta, lerro hauen bitartez bidali zenidan gutunari erantzungo diot, nire ikuspuntua azaltzeko eta proposamenak adierazteko.

Urte honetan, bi aisialdi-jardueretan hartu dut parte: lehena, idazteko-tailerra izan da; eta bigarrenean, sukaldaritza ikasi dugu. Biak apartako ikastaroak izan dira, eta irakasleak oso onak iruditu zaizkit. Ikastaro hauetan parte hartzea erabaki nuen oso interesgarriak zirela ematen baizuten, eta horrela izan da. 

Hala eta guztiz ere, antolatutako tailerrek alde txarrak ere bazeuzkaten. Adibidez, ordutegia ez zen oso ona lan egiten dugunentzako, ikastaro guztiak goizean baiziren. Horrez gain, jarduera gehienak gareztiegiak ziren, nire iritziz. Gainera, ikastaroaren eskaintza ez zen oso zabala.

Aipatutako arrazoiak kontuan hartuta, aisialdi-jarduerak hobetzeko proposatuko nizuke ordutegi zabalagoa jartzea eta diru-laguntzak ematea. Horrela, herritar gehiago joango lirateke eta izena emango lukete ikastaroetan. Honez gain, zure lekuan egongo banintz, datorren urtean antzerki ikastaro bat eskainiko nuke. Azken hau bermatzen baduzu, nik ez dut inolako eragozpenik jarri jardueretan berriz parte hartzeko.

Nire iritzia kontuan hartuko duzulakoan, eta aldez aurretik eskerrak emanez, agurtzen zaitut,
