Udalaren aisialdirako eskaintza
 
Bilbon, 2020ko irailaren 30ean
 
Aisialdiko arduradun agurgarri hori:
 
Kaixo, Maddi dut izena eta Bilboko hiritarra naiz. Azken urteotan, gure udalak eskainitako aisialdi-jarduera gehienetan parte hartu dut. Hori dela eta, gustatuko litzaidake egindako jarduerei buruz nire iritsia ematea eta zenbait proposamen berri egitea.

Azkenengo hilabeteetan, polikiroldegian eman dituzuen, emakumeei bideratutako  defentsa klaseetan egon naiz eta zoriondu behar zaituztet ekintzak izan duen arrakasta dela eta. Nire uste apalean, klaseak apartak izan dira eta gainera irakasle ezin hobeak izan ditugu. Alabaina, ezin dut esan gauza bera, hiriko gaztetxean, eman zenituzten sukaldaritza tailerraren irakasleengatik. Haiek bai pazientzia gutxi, batez ere gazteenak zirenekin. Nire gomendioa, hurrengorako beste irakasle batzuk aukeratzea da.

Bestetik, zenbait ideia eta aurrera eraman dezakegun proiektu batzuk dauzkat hurrengo urterako, hona hemen nire proposamenak:
Lehenengoa izango litzateke, igerilekuetan umeentzako igeriketa ikastaroak eskaintzea. Igeri egiten jakitea ezinbestekoa da eta gaur egun guraso batzuk oso lanpetuta daudenez ez daukate denborarik haien seme-alabekin igerilekura joateko. Ondorioz, jarduera hau oso interesgarria eta erakargarria izan daiteke familia askorentzat. Bestalde, gazteentzako, hizkuntza ikastaroak oso beharrezkoak dira. Garai honetan gazte gehienek diru asko gastatu behar dute hizkuntza akademietan eta aukera bikaina izango litzateke haientzat, kurtso hauek debalde izatea.
Agureentzat aldiz, eskulan tailer gehiago egitea aukera polita da, haiei asko gustatzen zaizkie tailer lasaiagoak.

Esandako guztia laburbilduz, aurten izandako jardueren eskaintza nahiko ona izan da baina gauza batzuk hobetu daitezke. Hau esanda, espero dut nik esandakoa zuek kontuan hartzea.

Adeitasunez, agur
