ATERPETXEAK BADU ZER HOBETU

Aterpetxeko arduradun hori:

Josefina Lodeiro dut izena eta zure aterpetxean egon nintzen nire lagunekin orain dela bi aste. Oso pozik egon ginen zure tratuarekin eta horregatik gustatu ez zitzaizkigun gauzak zuri azaltzea asko kostatzen zaigu. Lagunekin hitz egin eta gero email hau idaztea erabaki dugu, aterpetxea hobetzen laguntzeko asmoz.

Hasieran hotel txiki baten bila geunden, baina nire senarrak zure webgunean ikustean nahi genuen lasaitasuna han aurkituko genuela pentsatu zuen. Argazkietan agertzen diren lekuak oso politak dira eta gainera bizikleta batzuk ikusi genituen, horregatik bizikletaz ibiltzeko leku egokia izango litzatekeela pentsatu genuen. Zoritxarrez, gauzak ez ziren horrelakoak.
Alde batetik, bizikletaz ibiltzeko bidea txikiegia da eta bestetik bide hori oso arriskutsua da, handik errepide handi bat pasatzen delako. Imajina dezakezu, egun osoa kotxeen zarata entzutea ez da bilatzen genuen lasaitasuna.

Dena den, ez dut ahaztu nahi instalazioei buruz hitz egitea. Gelaren barruan dena primeran zegoen, oheak ez ezik bainuontzi ere oso garbi zegoen eta oso erosoa zen.
Beste aldetik, prestatzen duzuen janariak ere gure gustukoak ziren.

Laburbilduz, aterpetxea hobeto egongo litzateke kirola egiteko leku gehiagorekin. Guk uste dugu aterpetxearen atzean dagoen zelaia horretarako aprobetxatu ahal izango zenukete.
Baina ziuraski, zuek guk baino askoz hobeto dakizue nola egin dezakeen.

Mila esker zure arretagatik, besterik gabe agurtzen zaitut.

Bilbon 2020ko Irailaren 29an
