LONJA EZ ITXI
 
Irakurle horiek:

Iker PeÃ±a naiz eta Betrosen bizi naiz. Betros, herrigunetik kanpoko auzo bat da eta kanpoan dagoenez, tabernarik ez dago. Horregatik, auzokideok gure aisialdian udalaren lokal batean elkartzen gara. Dakizuenez, udalak, lokalean musika eskola bat irekitzea erabaki du. Hori dela eta, auzokideen izenean gutun hau idatzi nahi dut.

Txikitatik, nire lagunekin lokalean egon naiz, euria egiten duenean hara joaten baikara. Lonjan, kartetan jokatzen dugu, batzarrak egiten ditugu etab., hau da, erlaxatzeko hara joaten gara. Gainera, sei seme-alaba dauzkat eta bere lagunekin lokalara joaten hasi dira, beraz, gure lonja irekita egon behar da, bestela, zer egingo dugu?

Badakit, musika ikastea oso garrantzitsua dela, baina, udalak, musika eskola beste leku batean ireki dezake, lokala beteta dago eta. Gainera, auzoan, adineko pertsona asko daude eta egunero lonjara zerbait hartzera joaten dira.

Lonja isteak, hainbat ondorio txarra ekarriko du. Hasteko, aisialdirako ezer ez dagoenez, jendea Betrosetik joango da. Halaber, gazteak etxetik atera  gabe egongo dira eta hori ezinezkoa da. Bukatzeko adineko pertsonak ezingo dute bere lagunekin egon, nonbaiten eserita egon behar baitira.

Hau guztia esanda, udalari konponbide bat bilatzea eskatu nahi diot, musika eskola irekitzeko beste leku daude eta.

Nire iritzia kontuan hartuko duzuelakoan, udalak nire proposamena kontuan hartuko duelakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez, agurtzen zaituztet,
