Lonja ez itxi
 
Donostian, urriak 30ean
 
Irakurle hori:
 
Auzokideen izenean gutun hau bidaltzen dizut gure kezka dela eta, udalak lonja ixteko hartu duen erabakiarekin.

Hasteko esan behar dut, auzokideentzako, lonjak garrantzi handia daukala, bertan auzoko arazo guztiak eztabaidatzen dira.
Horrez gain, gure bigarren  etxea izango balitz bezala erabiltzen dugu, bai lagunekin elkartzeko eta pote bat hartzeko, bai familiarekin kartajokuan ibiltzeko.

Lehen aipatu dudan bezala, garrantzi handia du, arazoak eztabaidatu eta festetako programa antolatzen dugu bertan, gainera norbaitek behar izanez gero,ez dago inongo arazorik alokatu ahal izateko, lau eguneko marjenarekin eskatuz gero.

Entzun dugunez udalak lonja herrian soberan geratzen diren trastez bete nahi du, adibidez: erdoilduta dauden farolak edota lehen erabiltzen ziren zakarrontzi zaharrak.
Ez zaigu batere bidezkoa iruditzen jokaera hori, alde batetik guri auzoan izugarrizko mesedea egiten digu eta beste alde batetik ez dugu ulertzen aldaketa horren zergatia.

Gure uste apalean ondorio kaltegarriak ekarriko ditu erabaki honek. Lehendabizikoa esate baterako, familia askok ezin izango dutela non elkartatu, etxeak txikiak bait dira jende asko elkartzeko, bigarrena auzoko programa ezin izango da, egoki burutu, eroso egoteko lekurik ez badugu. Gainera arrazoirik garrantzitsuena geratzen zait aipatzeko, auzoko arazoak eztabaidatzeko toki gabe geratuko gara eta hori gertatuko balitz, pixkanaka auzoa pikutara joango litzateke auzokideen ezbeharrerako.

Proposamen bat egitea gustatuko litzaiguke, alde zaharreko locala erabiltzea trasteak gordetzeko.

Gure gutuna kontuan edukitzea espero dugu.