Kanpinak badu zer hobetu 
Barakaldon, 2020ko ekainaren 18an 
Arduradun hori: 
Pasa den uztailean Nojan dagoen zure kanpinean egon nintzen nire lagunekin. Nire eskarmentua dela eta, lerro hauen bidez, nire atsekaberik biziena helarazteaz gain, proposamen batzuk egin nahi nizkizuke kanpina hobe dezazun. Arestian aipatu dudan bezala, iaz egunerokoa ahazteko gogoa genuen eta, hortaz, bungalowa bat alokatu genuen zure kanpinean. Izan ere, kanpin itzela zela ez ezik, hondartza gertu zegoela ere irakurri genuen zure webgu- nean. Lehenik eta behin, esan beharra dago primeran pasatu genuela kanpinean. Esaterako, eta zerbait berezia aukeratzea zaila bada ere, asko gustatu zitzaizkigun Kirola egiteko azpiegiturak. Hain instalazio ugari zeuden, non ez genuen denak ikusteko (ezta probatzeko ere) denborarik izan. Halaber, ezin aipatu gabe utzi kanpinaren garbitasuna Dena den, hainbat konturekin gertatzen den bezala, aur- kiak badu bere ifrentzua. Adibide gisa, nahiz eta hondartza lekutan ez egon, ez zen gure gustukoa, harri anitz baitzegoen. Horretaz aparte, gauako ordua zein zen ere, hain zalaparta Gedaare handia zegoen, ezen ezin izan genuen ia lo egin. Hala, esandako guztia kontuan hartuta, guztiz beharrezkoa deritzot goizaldean hasten diren kontzertuak bertan behera uzteari, iskanbila sortzen baitituzte. Bestalde, ondo legoke, nire uste apalean, kanpinaren aldean dagoen hondartza garbitzea, harriak zein zikinkeria kentzeko asmoz. Arazoak gorabehera, kanpina gomendagarria delakoan nago. Beraz, nire iradokizunak aintzat hartu, eta ahalik eta erabakirik egokiena hartuko duzulakoan. 
Besterik gabe, ondo izan.
