LONJA EZ ITXI

Irakurle horiek:

Orain dela hilabete batzuetatik zurrumurrak entzuten ari dira Udalak gure auzoko lokala itxi nahi duenari buruz. Baieztatuta dago: auzoko bizilagunen lonja ixteko zorian dago. Horregatik, gutun honen bidez, auzokideen izenean eta auzokide elkartearen presidentea naizenez, zuekin harrremanetan jartzen naiz gure desadostasuna adiarazteko.

Ezer baino lehen, kontatu nahiko nizueke zertarako erabiltzen dugun lonja eta nolako garrantzia daukan lonjak auzokideontzat. Denok dakiguenez, gure auzoa herrigunetik pixka bat urrun kokatuta dago. Halaber, ez dago tabernarik, ezta umeek jolas dezaketen gunerik ere ez. Hori dela eta, aspalditik Udalak utzi digu lokal bat eta bertan denetarik egin dugu. Helduok ez ezik umeek ere erabili dute. Hau da; alde batetik, helduak auzoko batzarrak prestatzeko, taberna moduan zerbait hartzeko eta elkartzeko erabili dugu. Bestetik, umeek urtebetetzeak ospatzeko erabili dute, besteak beste.

kontua da konturatu dugula Udalak kendu nahi digu lokala bere batzarrak egiteko, toki gehiagorik ez daukaten bezala! hain handia daukagun udaletxearekin! Horretaz gain, bertan hauteskundeak prestatu nahi dute eta nahiz eta esan diguten bakarrik honetarako kendu nahi digutela, guk jada dakigu betirako izango dela. 

Hori dena kontuan hartuta, gutun hau idazteak helburu argi dauka: gure haserrea erakustea. Lehengo eta behin auzokideok geratuko ginateke elkartzeko tokirik gabe. Bigarrenik, auzoko harremanak urriagoak izango lirateke elkarrekin egoteko leku bakarra delako. Hirugarrenik, umeek ez lukete izango lekurik jolasteko eta hainbeste gauzatarako. Hau dena gertatuko litzateke Udalak auzoko lokala itxiko balu.

Horregatik, eta bukatzeko, eskaera bat egitea gustatuko litzaiguke Udalari eta bakarrik bururatzen zaiguna auzoko lokala ez ixtea da. Espero dugu, irakurtzeaz gain, Udalak gure eskaera kontuan hartzea. Hain alaiak izan gara auzoko lonjan, ezen berarik gabe bizi ez gintezkeen.

Auzoko elkartearen presidentea.