Aterpetxeak badu zer hobetu

Pantikosan, 2020ko irailaren 29an.

Aterpetxeko arduradun jaun hori:

Lerro hauen bidez, nik, Peio Txoperena naizen honek, mendizale talde baten kidea naizen aldetik, zugana jotzen dut, pasa den astean zure aterpetxean gertatu zenaren berri emateko, eta bide batez, zure laguntza eskatzeko aterpetxea hobetzeko. 

Kontua da pasa den astean bost lagun joan ginela zure aterpetxera bidaia on bat izateko asmoz. Aldez aurretik, aterpetxeko webgunea bilatu genuen instalazioak, kokapena eta eskaintzen dituzuen jarduerak ezagutzeko, eta egia esan, zure aterpetxeak eskaintzen duen guztia oso interesgarria iruditu zitzaigun. Beraz, interneten bidez erreserba egin genuen. Kontua da, bertan arazo pilo bat izan genituela. Lehenik, sarreran dauden langileek oso gaizki tratatu gintuzten, gainera aterpetxeko instalazioak oso zahartuta eta zikin zeuden. Ildo beretik, oheak ez ziren oso erosoak, logela oso hotza zen eta ia lehio guztiak ez ziren ondo ixten, esate baterako. Hori guztia gutxi balitz bezela, komunetan labezomorro asko ikusi genituen, baita sagutxo batzuk ere. Gainera, zure aterpetxean kontratatutako mendi-jarduera oso gaizki antolatuta zegoen, bertan, lagun bat galdu genuen mendian.
Hori guztia kontuan hartuta, idazki honen bidez gure iritzia ematea erabaki dugu, alde batetik, aterpetxean lan egiten duten pertsonek, bezeroei ematen dieten tratu txarrari buruz hausnarketa sakona egitea garrantzitsua iruditzen zaigulako, eta beste aldetik, dagokionak, kasu honetan, zuk zeuk, zerbait egin dezazun aterpetxeko bezeroen egoera hobetzeko. Azken finean, mendizaleon ongizatea ez da ahuntzaren gauerdiko estula. Esate baterako, ondo legoke, instalazioak berritzea, gelak ondo garbitzea edota mendi-jarduerak aldez aurretik ongi antolatzea.

Besterik gabe, gure iritzia kontuan hartuko duzulakoan.

Adeitasunez.
