GERO ETA BIZIKLETA-ISTRIPU GEHIAGO
Irakurle horiek:

Ricardo nauzue, Eibarren bizi naiz eta betidanik txirrindularirako zaletasuna izan dut. Eibar txirrindulari elkarteko ordezkaria naiz, eta gutun honen bidez elkartekideok gure kezkak jakinarazi nahi dizkizuegu, azken urteotan txirrindularien istripuen kopuruak gora egin duela eta. Datuak hain kezkagarriak dira, non elkartekide batzuek bizikletarekin errepideetara ateratzeari utzi nahi baitiote.

Nire ustez, gaur egun ikusten ditugun istripu gehienak ibilgailu gidarien arau-hausteengatik gertatzen dira. Izan ere, gidari gehienek pazientzia falta nabarmena izaten dute txirrindulariekin topo egiten dutenean. Horrez gain, behin eta berriro errepikatzen diren jokabide desegokien lekuko gara; besteak beste, gehiegizko abiaduraz gidatzen dutenena edota txirrindulariekin ziurtasun distantzia mantentzen ez dutenena.

Horrelako jokabide desegokien lekuko izan gara txirrindulari guztiok. denok ez esateagatik. Niri dagokionez, azken gertaera mingarria orain dela pare bat aste bizi izan nuen. Beste bi txirrindulari eta hirurok errepidera atera ginen igande goiz eder batean. Baina gozatzeko tarte bat izan behar zena bat-batean infernu bihurtu zen. Gehiegizko abiadura zeraman kotx batk gurekin talka egin zuen, eta horren ondorioz, hirurok errepidean botata bukatu ginen. Nik zorte ona izan nuen, eta zauri txiki batzuk bakarrik izan nituen belaunetan eta eskuetan. Nire lagunen zauriak, ostera, oso larriak izan ziren eta anbulantizan ospitalera eraman zituzten hezur batzuk haustuta baitzeukaten.

Egoera nola dagoen ikusita, instituzioei neurri berriak martxan jartzea eskatu nahi diegu Eibar txirrindulari-elkarteko bazkide guztiok. Alde batetik, informazio edo kontzientzazio kanpaina bat abiatzea behar beharrezkoa dela uste dugu, gidariek txirrindulariak errepideetan errespeta ditzatzen. Besteik, isun gogorragoak jartzearen alde gaude; eta are gehiago, gidari batzuei gidabaimena kentzea oso neurri aproposa izango litzatekeelakoan gaude. Espero dugu konponbide horiek guztiak instituzioetan aintzat hartzea, istripuak saihesteko balio dutelako.

Eibar Txirrindulari Elkarteko Ordezkaria
Eibar, 2020ko ekainaren 18an
