UDALAREN AISIALDIRAKO ESKAINTZA

Gasteizen, 2020ko irailaren 30ean
 
Arduradun hori:
 
Lourdes nauzu, Administrazi honetako langile bat. Idatzi honen bidez, zugana jotzen dut izan ditudan arazoak departamendu honekin jakinarazteko eta bide batez proposamen bat egiteko.
Lehenik eta behin esan nahi dizut, orain arte, oso gustora egon naiz zuen artean, izan ere, asko gustatzen zait Udalaren Kultura Departamentuan lan egitea, gauza asko ikasi ditzakezulako. Nire lana hobetzeko, nahiko nuke aisialdi-jardueretan parte hartzea: adibidez ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak besteak beste. Jarduera horiek oso interesgarriak iruditzen zaizkit, are gehiago, garrantzitsuak dira.
Askotan eskola batera joaten naiz hitzaldiak emateko eta prest egon behar dut hori egiteko. Baina krisiaren ondorioz, arduradunak esan  dit aurten segurazki, tailerrak eta ikastaroak ez dira aterako. Dirudienez Udalak ez dago dirurik jarduerak egiteko.
Ni ez nago batere ados erantzun honekin; izan ere, aurten aurrekontua, handiagoa da eta uste dut gauza gehiago egin daitekela gure kultura sustatzeko.
Halaber, kontuan izan behar da, momentu honetan egoera oso larria dela, eta oso aukera bikaina izango litzateke lanpostu berriak sortzea gure auzokideentzat.
Horregatik guztiagatik, proposamen bat egitea nahi nuke: ondo legoke datorren urterako, interneten bidez ikastaroak egitea; nik uste dut modalitate hau merkeagoa dela eta gainera gure departamentuan ordenagailu asko daukagula aprobetxatuz, ez da beharrezkoa material gehiago erostea.
Bukatzeko, esan beharra dut, irtenbide bat lortu behar dugula, lehenbailehen, azken finean, gure etorkizuna da eta zaindu behar dugu.

Nire eskaera kontuan hartuko duzulakoan, aldez aurretik eskerrak emanez.
 
Adeitasunez, agurtzen zaitut.
