ATERPETXEAK BADU ZER HOBETU
 
Aterpetxeko arduradun hori:
 
Pasa den astean zure aterpetxean egon nintzen nire lagunekin eta haien izenean ere idazten dizut.
 Lehenengo eta behin zergatik aukeratu genuen zure aterpetxea azaltzea gustatuko litzaidake. Mendi ibilaldiak egiteko gogoa genuen eta oporrak pasatzeko oso plan ona iruditu zitzaigun. Ondorioz, Interneten aterpetxearen bat bilatzen hasi ginen. Argazkiak ikusitakoan, zure aterpetxea onenetarikoa zela pentsatu genuen eta gelak alokatu genituen.

Hala ere, dena ez zela argazkietan bezalakoa esan behar dut. Izan ere, irudietan igerilekua oso handia eta garbia ematen zuen. Baina heldu ginenean ez zela hain handia eta hostoz beteta zegoela konturatu ginen.
Bestalde, logelak oso politak eta erosoak ziren eta gauzarik inportanteena, mendiak gozatzeko aukera genuen.

Horrez gain, beste jarduera batzuk egin ahal izan genituen. Egia esan, gure lehenengo aldiz zaldi baten gainean izan zen eta beharbada hau gehien gustatzen zitzaiguna izan zen. Nahiz eta hasieran beldurra ematen zigun zaldiaren gainean ibiltzeak, paseo ahaztezin bat eman genuen, ikuspegiaz gozatuz.

Horregatik, nahiz eta igerilekua ez zen espero genuena, oso ondo pasatu genuen. Bakarrik igerilekuarena hobetzeko esango nizuke. Nik uste dut oso garrantzitsua dela igerilekua garbi mantentzea.

Laburbilduz, gauza batzuk hobeto ahal dituzun arren, zure aterpetxea gomendagarria da nire ustez. Espero dut hori kontuan hartzea.
Hau hobetuko bazenu, gu dudarik gabe itzuliko ginateke.

Begirunez, agurtzen zaitut.