Lonja ez itxi

Barakaldon, 2020ko irailaren 30a.

Irakurle horiek:

Orain dela urte asko, Barakaldoko udalak lonja bat utzi zigun. Gure auzoa, Barakaldoko kanpo aldean kokatuta dago eta bertako bizilagunok, egunero elkartzen gara lonjan. Baina, duela gutxi udalak lonja ixteko asmoa duela jakinarazi digu eta beste zerbaitetarako erabiliko duela. Beraz, nire auzokideen izenean, nire iritzia ematea gustatuko litzaidake.

Aipatu dudan bezala, herritik kanpo dagoen auzo txiki batean bizi gara, eta bertan tabernarik ez dagoenez, udalak utzitako lokal horretan elkartzen ginen auzokideok; zerbait hartzeko, kartetan jolasteko edota batzarrak egiteko. Igandero, jende piloa elkartzen ginen bertan eta bazkariak egiten genituen. Gainera, duela gutxi auzokideon artean, telebista eta karaoke bat erosi ditugu, bertan antolatzen ditugun urtebetentzako edo ospakizunetarako. Horregatik, lokal hau gure auzoan mantentzea oso garrantzitsua da.

Udalak, gure lokala dagoen Tokian, informatika eta teknologia denda bat zabaldu nahi du. Gure auzoan ez dago horrelako dendarik, baina, hala ere, ez dut uste beharrezkoa denik. Normalean, horrelako erosketak egin nahi baditugu Barakaldoko zentrora joan behar gara kotxez, eta alde horretatik abantaila bat izango litzateke. Beraz, gure elkarte gunea itxi egiten badute, auzoak duen bizimodua eta alaitasuna guztiz aldatuko litzateke.

Laburbilduz, udalak egindako proposamena abaintailak ere dituen arren, oso gorrantzitsua da auzokide guztiontzat lokala mantentzea; tokiren bat behar dugu ondo pasatzeko elkarrekin edota lagunekin batzar txikitxoak antolatzeko. Gutun honekin, duzuen iritzia aldatzea espero dut.

Nire eskaera kontuan izango duzuelakoan:

Eskerrik asko
