EROSITAKO PRODUKTUAREKIN GUSTURA EZ
 Kontsumitzaileen bulegoa. 
Lehendakari Aguirre kalea, 25-3
 Bilbon, 2020ko otsailaren 10ean. 
Kontsumitzaileen bulegoko aduradun hori:
 Inteneten, Gesotec izeneko webgunean erosi nuen janaria egiteko robota. rekin izan ditudan arazoak direla eta hemen nauzu, gutun honen bidez zurekin harremanetan jartzen, nire kexarik biziena azaltzeko asmoarekin Izan ere, interneten agertzen ziren ezaugarriak oso onak baziren ere, txundituta geratu nintzen bere funtzionamendua ikusi nuenean Lehen esan dudan bezala, duela bi hilabete sukaldatzeko tresnaren bat bilatzen, nenbilela, enpresa honen internet-atariarekin topatu nintzen. Txandaka lan egiten dudanez, ez daukat bazkaria ado afaria egiteko denborarik . Hortaz, horrek asko lagunduko ninduelakoan nengoen. Aho bete hortz geratu nintzen Cesotec-ekoa ikusi nuenean, bazirudien ametsetako makina zela eta: hainbat funtziorekin, denetariko janariak egiteko erabil zitekeen, osasuntsuago sukaldatzeko, etab. Erosi baino lehen, ordea, beste erosleen iritziak bilatu nituen, ez nintzelako guztiz fidatzen. Hala ere, aurkitu nituen iruzkinek webgune agitiatean esaten zutena egiaztatzen zuten. Beraz, erostea erabaki nuen. Zein izan al da, orduan, arazoa? Alde batetik, etxera heldu arte pasatu zen denbora. Hamar egunetan jasoko omen nuen baina, erreklama zio pila bat egin ondoren, hilabete bat gehiago izan nuen poduktua nire eskuetan. Hori gutxi balitz, lehen aldiz probatu nuenean soinu arraroa egiten zuen. Berehalako batean, tresna, zein hain ona zela zeritzoten, sutan hasi zen, sukalde osoa erretzen, baita la etxe osoa are. Barrena iraili zidan momentu horretan, guztiz ikaratuta geratu nintzen. Azaldu dudana dela eta, diru asko ordaindu behar izan nuen gela batzuk konpontzeko, seguruak ez baitzuen ezer egin. Gainera, nire semeak zauri larri bat dauka eskuan momentu horretatik eta, oraindik, ez du guztiz sendatuta. Enpresari zer gertatu zitzaidan kontatu nionean, ezikusiarena egin zuen. Honegatik, bera hau bidaltzen dizut, Cesotec-ek dirua buelta diezadan eragin dizkidan kalteengatik. Espero dut haiekin kontaktuan jartzea eta zerbait lortzea, ez nuke epaitegietara joan nahi egoera hau salatzera eta. Itxaropena ez dut galtzen, hortzez eta motzez defendatuko ditut nire eskubideak, baina, bide baketsuak nahikoak izango direla ezbehar hau konpontzeko uste dut Zure erantzunaren zain, besterik gabe. 
Aguirre kalea, 18-2B 48002. 
Bilbo 
Oh gutun honekin batera erosketaren faktura eta egin ditudan erreklamazioak bidaltzen dizkizut
