Lonja ez itxi

Irakurleok:

Badirudi gure udalak gure lonja itxi nahi duela. Leku hori beste gauza batzuk egiteko izango da, edo hori esaten du. Dakizuenez gure herrian ez dago tabernarik, horregatik, gu leku horretan elkartzen gara, batez ere, lagunekin egoteko. 

Horrez gain, gure ekintzak prestatzen ditugu, haien artean; jaiak, umetxoen gaiak eta lasterketak.
Gure lonja barik hau ezinezkoa izango litzateke, ondorioz, gure lokala mantedu nahi dugu, gure ustez auzokideentzat oso beharrezkoak dira, hala ere, kendu nahi dituzue. 
Gure lekuan, bulego bat ipini nahi dute, hain zuzen ere, turismo bulegoa. Haien iritziz, toki egokiena da, hori gurea baino beharrezkoa dela esaten dute guk, ordea, ez gaude ados. 
Ondoriak oso txarrak izan daitezke. Hasteko, jaiak desagertuko dira, hori eta gero, gazteok beste herri batera joango ginateke, herria desagertuko litzateke, bakarrik zaharrenak geratuko lirateke. Hogei urte barru gure herria basamartua izango da.
Oraintxe bertan oso alaia da, kaleetan jende asko dago, nahiz eta herri txiki izan. Honekin amaitu nahi baduzue, ez dugu onartuko. Hori ez gertatzeko, gure proposamena egin nahi dugu: Herri honetan leku asko itxitak daude, gainera, gurea bezain onak dira. Adibidez, udaletxearen ondoan, bulego bat itxita dago, herriko bulegoa dela uste dut, bestela, udaltzainaren tokian ipin dezakezue zaharrena itxita dago.

Laburbilduz, gure lonja behar dugu, bai guretzat, bai auzokideentzat. Desagertuko balitz, berarekin gure herria desagertuko litzateke.

Besterik gabe, agur.