Udalaren aisialdirako eskaintza

Aisialdiko arduradun agurgarri hori:

Mezu honen bidez, zuk eskatutakoari erantzun nahi nioke. Pentsatzen dut honi buruz hitz egiteko pertsona egokia naizela, askotan udalak Leioan egiten dituen aisialdi-jardueratan parte hartu dudalako.

Aurten, helduentzako informatika ikastaroan parte hartu dut, ekintza hau, Leioako Kultur etxean egin dugu, astero bi egunetan, uda ososan zehar. Ikastaro hau hautatu baino lehen, beste ekintza batzuk egitea pentsatuta  neukan, baina aurten telelanarekin txarto moldatu naizenez hau hautatu dut. Ikastaro hau egitea izugarri ona izan da teknologiarekin dudan harreman txarra hobetzeko.

Koronabirusa dela eta, zeuden neurri sanitarioak bete behar izan arren, dena pentsatzen nuen modura atera da. Hau da, klasean egon den antolamendua, izugarri ona izan dela esan dezaket. Ikastaro honen iraupena lau ordukoa izan arren, ez dira oso astunak izan, ordu erdiko deskantsu bat egiten genuelako.

Bestalde, Udalak emandako eskaintzak izugarri onak izan direla iruditu zait, edozen motatako ekintza egiteko aukera izan dudalako, adibidez: kirola, Hizkuntza ezberdinak ikastea, sukaldaritza...Informatika ikastaroa egin baino lehen, sukaldaritza ikastaroa egitea pentsatuta neukan, sukaldatzea betidanik gustatu zaidalako, baina zoritzarrez ez fut biak egiteko aukerarik izan, goizeko ordutegian egiten zelako. 

Bukatzeko, hurrengo urtera begira, ikastaro berriak egiteko aukera izatea gustatuko litzaidake. Entzunda daukat Getxoko Udalak aisialdirako begiralea izateko ikastaroak egiten dituela, ideia hori hurrengo urtera begira, ona dela pentsatzen dut, gainera adin askotako jendea parte hartzkeo aukera izango luke.
 
Adeitasunez, agur.