Ikasle zaratatsuak alokairuzko etxebizitzetan 
ALKATE JAUNA 
SANTURTZIKO UDALETZEA 
48980
Santurtzi 2020ko ekainaren 19a 
Alkate agurgarria, 
Nire izena David da eta kale Nagusiko bostgarren etxebizitzaren presidentea naiz. Gutun honen bidez, auzokide guztion izenean, nire kexarik latzena jakinarazi nahi nizuke, eraikineko hainbat pisutan ikasle zaratatsuak bizi baitira. Horregatik zugana iritsi naiz, ea zure boterearekin arazoa konpondu dezakezulakoan, orain arte ezin izan dugu ezer egin. Urtero arazo berdinak izaten ditugu eta orain arte ezin izan dugu arazoa konpondu. Makina bat ikasle bizi dira urtero gure eraikinean, alokairuzko etxebizitzetan. Nahiz eta pisu horren jabeei gure kexa jakinarazi, ez dute ezer egiten hau konpontzeko. Bestalde, gure eraikinean 30 auzokide bizi gara, non gehienak umeak daukagun eta ezin dugu lorik egin gauean izugarrrizko zarata egiten dutelako. Auzotar batek, 80 urtekoa, bere familiarekin joan izan behar du, ezin izan zuelako hemen bizi egoera honekin. Gainera, ikasleek klaseak arratsaldean dutenez gero, gauean ordu bitak arte musika ipintzen dute. Poliziari makina bat aldiz deitu diegu, baina alferrik. Etxebizitzatik joaten direnean haien zarata jarraitzen du, eta gu hurrengo egunean lanera joan behar gara.
Hau guztia gutxi balitz bezala, ostegunetik larunbatera izuragarrizko festak antolatzen dituzte. Hala ere, hau ez da txarrena. Haienfarra akatzen dutenean, gazteak mozkortuta gure atarian pixa egiten dute eta gure gutunak, paperontzira botatzen dituzte. Hau gehien haserretzen gaituen gauza da, gero guk garbitu behar baitugu. Egoera hau jasanezina da eta konponbide bat behar dugu hau konpon dadin. Alkate jauna, proposatzen dizut hurrengo astean bilera bat izatea pisu hauetako jabeekin, denon artean konpontzeko. Beste neurri bat, ikasle hauei ikasle egoitz batera eramatea dela pertsatzen dugu. Han nahi duten iskanbila egin dezakete. Azkenik, gutxien gustatzen zaigun ideia etxebizitzen sarreran polizia bat 24 ordu egotea da. Lotsagarria izango litzateke neurri honetara iristea, baina zure eskuetan dago. Esan bezala, espero dugu egoera hau laster konpon dadin, bastela neurri gogorrak hartuko genituzke. Alde batetik, hurrengo astean inolako berririk izango ez bagenu, Arartekoari jakinaraziko genioke, bestetik salaketa bat ipiniko genioke etxebizitzen jabeei. Nire eskaera kontuan izango duzulakoan, besterik gabe, 
ondo izan.
