Aterpetxeak badu zer hobetu

Aterpetxeko ardurdunari,

Idazti honen bitartez esperientzia eta iritzia eman nahi dizuegu zuen aterpetxean egun batzuk igaro ondoren.

Lehenik eta behin esan nahi genizueke oporraldia mendiarekin lotuta izan dela eta horregatik aukeratu dugula aterpetxe batean igarotzea gauak, mendi inguruetan ez dagoelako hotelik.
Internet bidez ikusi genuen zuen aterpetxea eta oso erakargarria iruditu zitzaigun mendian ibili eta gero erlaxatzeko zituen lekuagatik. (Pistina, eguzkia hartzeko lekuak, paisaiak...)

Instalazioei begira pixkat ezustekoa eraman genuen, dutxak 8tik 3 ez zeuden erabilgarri, hori gutxi ez balitz ur beroa azkar bukatzen zen eta zain egon behar izaten ginen berriz berotzeko.
Oheko koltxoiekin jarraituz, ez ziren bat ere erosoak, zahar xamarrak ziren eta asko erabilitakoak.

Jantokiarekin jarraituz, gosaria goxoa zegoen hainbat alditan errepikatu zitekeen gosaria eta kontutan hartuta gu egun guztian mendian gora eta behera ibili behar ginela guretzako oso ondo zegoen goizetik indartsu asteko.

Bereziki pistina asko gustatu zitzaigun, aterpetxea aukeratzeko orduan pistina zuela ikusi genuenean bultzada handia eman zigun zuen aterpetxea aukeratzeko.
Begiratu genuen aterpetxe guztietatik, zuena zen pistina erakargarriena zuena.

Gure idatziarekin zuen aterpetxearen instalazioak hobetzeko asmoz, guk zer hobetuko genukeen esango dizuegu baita arrazoitu ere.

Lehenengo ezustekoa dutxekin izan zen, beraz guk dutxa guztiak konponduko genituzke dutxatzerako orduan denok gustora dutxatzeko.
Ur beroari buruz ere esan nahi dizuegu azkar bukatzen dela ur beroa eta hori garrantzitsua iruditzen zaigu zerbitzu on bat emateko, dutxan jaboituta zaudenean ur hotzarekin ez bukatzeko dutxa. Guri pasatu zaigun bezala.

Oheko koltxoiekin ere badugu zerbait esateko, ez dira bat ere erosoak. Menditik nekatuta jeisten ginen eta ondo ez deskantsatzea pena handia da, gure kasuan berriz ere mendira joan behar ginelako hurrengo egunean.

Espero dugu gure idatzia irakurtzea eta aipatu ditugun gauzak kontutan hartzea.

Besterik gabe,
Ondo izan.