ATERPETXEAK BADU ZER HOBETU

Huelvan, 2020ko urriaren 6an.

Aterpetxeko arduradun hori:
 
Azken aste hau aterpetxe honetan pasa dugun lagun kuadrila bat gara eta gutuntxo hau idazten dizugu, ikusi ditugun gabezia ezberdinen inguruan gure iritzia emateko.
Aterpetxearen webgunean ikusi genituen instalazio eta jarduera eskaintza zabala izan ziren gu hona  hurbiltzeko arrazoi nagusiak. Horrela, gure oporraldia leku eder honetan pasatzearekin batera, kirola eta aisialdia uztartzea genuen helburutzat, eta horretarako, mendiko etxe horretara etortzea erabaki genuen.
Hori dela eta, aterpetxe honetara heldu, motxilak gure logeletan utzi, eta eskainitako aktibitate ezberdinetan parte hartzeari ekin genion. Baina hara gure sorpresa, basoan ezarritako kirol instalazioek jasatzen duten utzikeria ikusi genuenean. Izan ere, webgunean ikusi ahal izan genitun instalazio ezberdinen argazkiekin alderatuta, errealitate gordinarekin topo egin genuen. Esate baterako,  Tirolina deritzon jarduera egiteko beharrezkoak diren soka eta bestelako elementuen falta nabaria zen.

Beste alde batetik, izugarri disfrutatu ditugun mendi jarduera ezberdinak ere egon dira, dela 10 kilometrotako bizikleta martxa, dela arroia jeitsiera, dela  eskalada-ren inguruko aktibitate ezberdinak. Horregatik, sentsazio gaxi-gozoarekin bukatu dugu aterpetxe honetan pasatako oporraldia. Jarduera jakin batzuen inguruko utzikeria ikusi dugu, batez ere, umeekin erlazionatuta dauden jardueretan. Baina aldi berean, mendi irteerak edo aterpetxea inguratzen duen basoan egindako aktibitateak oso ondo antolatuta daude. Honekin batera, aterpetxe honek eskaintzen dituen zerbitzuak, bai logela, bai janaria, edota garbiketa zerbitzua, ezinhobeak direla esan beharra daukagu.
Bukatzeko, mendi etxe honetan gauzak hobetzeko balio ahal duten proposamenak egiteko baliatu nahi dugu gutun hau. Adibidez, adin txikikoek disfrutatu ahal dituzten jarduerak bultzatuz edo mendi aktibitate ezberdin gehiago proposatuz. Honekin batera, jakintza eta kirola uztartuko dituzten jarduera ezberdinak eskaini ahalko ziren, esaterako, basoan bizi diren animali eta landareen inguruko txango aberasgarriak prestatuz.

Besterik gabe, gure iritzia aterpetxeak dituen zerbitzu eta jarduera ezberdinak hobetzeko balio ahal izango duelakoan agurtzen gara.
 
LAGUN KUADRILA BAT