Aterpetxeak badu zer hobetu

Donostian, 2020ko irailaren 29an
Aterpetxeko arduradun agurgarria
Idatzi honen bidez, zure aterpetxean izandako arazo batzuen berri eman nahi nizuke, baita bereziki gustoko izan genituen zenbait gauza azaldu ere.
Lehenik, ez nuke gezurrik esan nahi, eta aitortu behar dizut, gure lagun-taldeko kideak, kalekume xamarrak garela.
Hortaz, mendian dagoen aterpetxe batera joateko proposamena luzatu nienean, ez zutela gusto handiz hartu esan beharra dago. Alabaina, aterpetxearen webgunean sartu zirenean, betirako instalazio eta jarduera-eskaintza ikusi ondoren; eta bertan egondako jendearen iritzi bikainak irakurrita, asteburu aparta pasako genuela pentsatu zuten haiek ere bai. Horrenbestez, erreserba burutu genuen. 
Aterpetxera iritsi bezain pronto, dutxa bat hartzea erabaki genuen. Horra hor, gure lehen ezustekoa, ez bait zegoen ur berorik. Dutxa hotzak bizkortuta irten ginen gelatik eta atarian zegoen langile bati komentatu genion gure arazoa, batez ere, hurrengo egunetan ere ur hotzaz dutxa hartu behar bagenuen, behintzat, jakinaren gainean egoteko. Honek,sorbaldak belarrietaraino igo eta ahoz okertu zuen, nolabait berari bost axola zitzaiola jakitera ematen. Zur eta lur utzi gintuen, gure arazoa ez omen zitzaion guri bezain larria iruditu.
Bestalde, bereziki gusto izan genuena eta goraipatu nahiko nukeena aterpetxe parean duzuen zalditegia da. Soilik instalazio hortaz gozatzeko bada ere, pena merezi du zuen aterpetxean ostatu hartzeak. Mundiala iruditu zitzaigun, benetan. Agerikoa da zaldiak eta zalditegia bera ere, bikain zintzen duzuela.
Besterik gabe, gure iritziak aintzakotzat hartuko dituzuelakoan agurtzen zaitut.