GERO ETA BIZIKLETA-ISTRIPU GEHIAGO ERREPIDEAN 
Irakurle agurgarriak:
 Txirrinaz txirrindulari-elkartearen ordezkaria naizen aldetik, egukari honek ematen didan aukera aprobetxatu nahiko nuke azken boladan txirriudularien istripuak areagotzeagatk nire elkartearen kezka adieraztako. Izan ere, aitortu behar dugu, lehen, txirrindulariok erepideetan joan ahal izaten ginela ia arazorik gabe, seguruenez alde batetik, momentu hartan orain baino txirriudulari gutxiago geundelako errepideetan, eta bertatik, garai hartan, nire ustez, txirrindulari gehienok bideko-arautegia ezagutzen genuelako, edo hori zirudien, behintzat. Hale ere, denbora pasa ahala, batez ere, gure gizartean txirrinaz ibiltzea modan-dagoenez geroztik, gero eta txirrina gehiago ikus ditzakegu edozein lekutik, bai hirian bai hiritik kanpo; eta logikoki, zenbat eta tximrindulari gehiago, orduan eta istripu gehiago sortzen dira. Esate baterako, burura datorkit pasa den astean gertatu zen istripua kamioi baten eta txi- rrindulari talde baten artean. Kasu horretan, txirrindulariak hilara batean joan beharrean errepidetik, taldean zihoazen eta azkenean, kamioiak ezin izan zuen taldea harrapatzea saihestu. Hain zuzen ere horregatik, hain kezkatuta gaude elkartean, eta hain zuzen ere horregatik, egoera publikoki salatu nahi dugu. Azkenean, behin eta berriz, neure buruari galdera bera egiten diot: egoera ikusita, nor da erruduna?
Nik ez dut esan nahi bataren edo bastearen errua denik. Nik esango nuke errudunak guztiok garela, bakoitzak bere neurrian. Hau da, errudunak autoen gidariak, askotan segurtasun tarteak ,eta arautegia ez errespetatzeagitik. Errudunak txirindulariok, behin baino gehiagotan, geure segurtasun neurrriak ez jartzeagatik. Eta errudunak agintariak, beste alde batera begiratzeagatik, nahiz eta egoere soberan ezagutu. Horregatik guztiagatik, guretzat, behintzat, pemiazkoa da, zerbait egitea ahalik eta azkarren, arazoa konpon dadin. Iradakizun gisa, agian guk erabiltzaileok, oro har, existitzen diren arauak birpasatu beharko genituzke, hainbeste istripu gerta ez daitezen, eta aldi berean, agian, agintariek, beste ekimen batzuk martxan jarri beharko lituzkete, jendeak kontzientzia handiagoa har dezan istripuen kalteez, eta errepideetan arauak errespetatzaren garrantziaz. Dena den, ez du hain ezkorra izan nahi, eta pentsatu nahi dut denon artean lortuko dugula. Sekretua da, denok kontuz ibiltzea errepideetan, besterik ez. Baina agian, batez ere, gu, txirrindulariok, azken finean gure kasuan, geure gorputza da gure babes bakarra.
 Gaiteizen, 2020ko ekainaren 18an