Iritzia: 2020ko kultur ekintzak
 
Durangon, 2020ko irailaren 6an
 
Arduradun agurgarria:
 
Hasi baino lehen, gustatuko litzaidake Kultura Departamentuan lan egiten duzuen guztioi eskerrak ematea. Gaur egun bizi dugun egoeragatik, dena bat-batean nahi dugu. Kultura lantzeko denbora ezinbestekoa da eta batzuetan kontsumitzaileok ez daukagu behar den pazientzia.

Aurten lana eta familia tarte direla, hitzaldietara baino ez naiz hurbildu. Arrazoi bakarra, ordutegiarena izan da. Hitzaldiak oso ondo antolatuta egon dira, gai interesgarriak jorratu dira eta erabilitako baliabideak egokiak izan dira. Gainera, azaldutako gaiari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, irakasle guztiak prest egon dira hitzaldiak luzatzeko.
Lehenago aipatu dudanez, aurten hitzaldietara baino ez naiz gerturatu, baina beste ekintza asko antolatu direla jakinarazi didate nere inguruko lagunek. Baraien iritzia idazteko bahimena eman didate eta orokorrean oso pozik daudela adierazi didate.

Amaitzeko, proposamen bat daukat hurrengo urteko kultura jarduerak antolatzeko.
Gustatuko litzaidake, hurrengo urteko ekintzak antolatzerako orduan, hasi baino lehen galdetegi bat egitea parte hartzen dugunon artean. Jasotako informazioaz posible izango litzateke ordutegiak hobeto egokitzea eta horrela jende gehiago jardueretara hurbiltzea. Galdetegian, ordutegiaz galdetzeaz gain, beste galdera batzuk proposatzen dizkizut. Gaiak eta ekintzak orokorrean interesgarriak dira, baina baliteke partaideen artean beste ideia batzuk azaltzea. Beti ere, zuen aholkuak eta proposamenak kontuan hartuta.

Besterik gabe eta zure lan taldeari berriro eskerrak emanez eta nire iritzia jasoko duzuelakoan
 
Agur bero bat:
 
Udaleko herritar bat.