Arduradun jaun/andre agurgarria:

Eskutitz honen bitartez, zuregana jotzea erabaki dut begirale guztion izenean pasa den eguneko gertakari baten berri emateko, eta bide batez, nire kexa eta egonezina adierazteko asmoz. Ea nolabaiteko neurririk pentsatzen laguntzen didazun.

Ezer baino lehen, zer gertatu den azaldu nahi nizuke. Kontua da, pasa den astean hirugarren mailako gazte batzuekin txango bat antolatu genuela nire begirale lagunek eta biok. Herri txiki bateko aterpetxe batean geratzea erabaki genuen, eta, egia esan; eskaini zigun zerbitzua ezin hobea iruditu zitzaidan. Hala era, arazoak hasi ziren hurrengo egunean, beste gaztetxo talde batekin topatu ginenean.

Gure antolatutako egitaraua oso sinplea izango zen: Lehenik, aterpetxean gaua igaro ostean, goizeko 10etan herriko museoa bisitatzera joango ginen.
Bazkaltzeko, ogitarte batzuk prestatuta geneuzkan.
Azkenik, arratzaldeko plana kirola egitea zen.

Hala eta guztiz ere, zoritxarrez, eguna ez zen uste genuen bezala atera, aipatutako gazte taldearen erruz.
Hasteko, mutil hauek gau osoaz zarata egiteari ekin zioten , eta ezin izan genuen lo egin. Benetan, esan behar dut guztiz jasan ezina zela. Hau gutxi balitz bezala, goizean, horietako batek enbarazu baino ez zigun egin, adibidez, irainduz eta paperrezko pilotak botatuz.
 
Uste dut horrelako jokabideka tamalgarriak direla eta ez zait ondo iruditzen egoera hau ondoriorik gabe geratzea. Aipatu nahi dut gertaera hauen erruz ez ginela museora garaiz heldu, eta oso aurkezpen interesgarri bat galdu genuela. Pena handia hartu genuen hori jakitean, izan ere; aurkezpena ikusteko irrikan geunden. Zorionez, gure gaztetxoek oso ondo portatu zutela esan  dezaket, eta inork ez zuen beste gazteei kasurik egin.

Espero dut nire kexa aintzat har dezazun. Eskertuko nizuke horrelako gertaerak ekiditzeko neurriren bat pentsatzen laguntzea. Zure erantzunaren zain geratzen naiz, jaso ezazu nire agurrik beroena.

Adeitasunez,
