UDALAREN AISIALDIRAKO ESKAINTZA

Aisialdiko arduradun hori:
 
Nire izena Jone da eta udalak eskaintzen dituen ikastaroen partaidea naiz, eta email honen bidez aisialdi-jarduerari buruzko iritzia eman nahi dizut.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizut ekimen horiek antolatzeagatik uste dut oso aukera ona direla gure herriko biztanleentzat, izan ere, ikastaro haien artean badaude batzuk oso interesgarriak eta onuragarriak iruditu zaizkidala. Aurten, adibidez nik bi sukaldaritzako ikastaroak egin nituen, bata zen oinarrizkoa, eta bestea sakonagoa. Hasieran ikastaroak egiteak nagia ematen zidan, baina, orain bukatu eta gero, argi daukat merezi zuela, zeren eta asko hobetu dut nire janaria prestatzeko modua.

Horretaz gain, oso gustora egon nintzen bi ikastarotan, bai irakaslea, bai nire ikaskideak oso jatorrak baitziren. Hala eta gustiz ere, nik uste dut gehiago iraudu behar direla, zeren eta ordu kopura motza geratzen den hainbeste erezetak ikasteko, baina horretaz aparte, orokorran antolamenduari dagokionez, uste dut primeran daudela. 

Dena den, ikastaroen, tailerren eta hitzaldien artean oso eskaintza handia dago, baina haien artean hitzaldi feministak erakargarrienak iruditu zaizkit. Nahiz eta beti gaia pilpilean egon,ez naiz inoiz hitzaldi horretara joan , eta nire jakinmina piztu du.

Bukatzeko, nik pentsatzen dut Udalaren Kultura Departamenduak eskaintzen dituen aisialdi-jarduerak ez dira adin gustietarako. Hau da, pertsona adinekoa bazara, herrian dauden ekimenak ez zaizkit hain interesgarriak iruditzen. Horregatik, uste dut hobe dela tailer gehiago ipintzea, adibidez teknologia-berriaren tailerak (ordenagailuarekin edo
mugikorrarekin harremanak hobetzeko).
 
Besterik gabe agurtzen zaitut
Jone
