udalaren aisialdirako eskaintza
 
Etxebarrin, 2020ko irailaren 30ean
 
Udaleko aisaldirako arduradun hori:
 
Irati naiz, Etxebarriko herrirar bat. Pasa den astean, kultura departamentuaren gutun bat jaso nuen nire etxean. Gutun horren bidez, Udalako aisialdi-jarduerei buruz, nire iritzia zein nire proposamenak eskatzen zenizkidaten. Gai hori oso interesgarria iruditzen zait, horregatik, denbora gutxi eduki arren, zuei erantzutea komenigarria dela erabaki dut. era berean, eskerrak ematen dizkizuet zuen interesagatik.

Lehenengo eta behin, nire eskarmentua aipatuko dizuet. Alde batetik, aisialdi-jardueretan experientzia ugari daukadala nabarmendu nahiko nuke. Izan ere, azken urteetan hainbat ikastaroetan, tailerretan, hitzaldietan,... hartu dut parte. Adibidez, bai sukaldaritzako tailer bat, bai emakumeen arloko bi hitzaldi, bai robotika ikastaroren bat egin ditut aurten.

Beste aldetik, niri iritzi orokorra ona dela esan behar dut. Izan ere, aktibitateak eremu nagusietan ondo antolatuta egon dira. Are gehiago, iraupena egokia izan da eta irakasleak zeharo profesionalak. Hala ere, alde txar bat helarazi nahiko nizuke: ordutegiak noizean behin ez dira hain erosoak ala egokiak. Orokorrean, jarduera horietara joaten garen publikoa langileak gara. Horregatik, ondo legoke ordutegia handitzea. Nire ustez, ezinbestekoa da arratsaldeetan kurtso gehiago antolatzea, jende gehiago joan dadin.

Amaitzeko, proposamen bat egin nahiko nizuke: ondo egongo litzateke herriko biztanleen artean inkesta bat egitea gaiak interesgarriak zehaztatzeko.

Horrenbestez, nire iritzia eta nire proposamena aintzakotzat hartuko dituzulakoan, eta aldez aurretik eskerrak emanez,
 
adeitasunez,

Irati
