Udalaren aisialdirako eskaintza

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 30ean

Arduradun hori:

Ezer baino lehen, neure burua aurkeztuko dut. Itziar dut izena, eta gutun bat jaso dut udalaren aisialdirako eskaintzari buruzko iritzia emateko. Hortaz, gutun honen bidez, aurtengo eskaintza honekiko dudan iritzia adieraziko dizut.

Lehenik eta behin, aipatu beharra dago aisialdi-jarduera gehienetan parte hartu dudala; hau da, zein ikastaroetan zein tailerretan oso gustura parte hartu dut, hitzaldietan izan ezik. Beste urte batzuetan, ikastaroetan bakarrik parte hartu nuen. Alabaina, lagun baten bidez tailerren berri izan nuen; beraz, aurten erabaki dut tailerretan parte hartzea. Horrez gain, lagunak esan zidan liluragarriak direla.

Hasteko, esan behar dut dena nahiko  ondo antolatuta zegoela, eta horrek izugarri harritu ninduen. Nire iritziz, ez da batere erraza hainbeste jarduera antolatzea.

Ildo horri jarraituz, beste urte batzuetan ez bezala, aurten egoera ikaragarrizko berezia daukagu. Covid-birusagatik. Espero nuenez gero, segurtasuna bermatuta zegoen; hau ezinbestekoa zela deritzot aspimarratzea gustatuko litzaidake. Irakasleei dagokienez, nabari zen eskarmentu galanta daukatela.

Bestalde, nire uste apalean, denen artetik dantza-tailerrak interesgarrienak dira ez naizelako trebe oso, eta izugarri ondo pasatu genuelako.

Amaitzeko, datorren urterako beste aisialdi-jarduera bat proposatu nahiko nizuke; alegia, kantak. Horretaz aparte, nire ustez ordutegia hobea izan litzateke zeren eta jarduerak nahiko berandu hasten ziren.

Besterik gabe, nire iritzia kontuan hartuko duzulakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez, har ezazu nire agurrik zintzoena.
