Aterpetxeak adu zer hobetu

Aterpetxeko arduradun hori:

Pasa den astean zure aterpetxean oporrak igarotzen zegoen taldekide bat nauzu. Nahiz eta nik bakarrik idatzi, talde osoaren izenean bidaltzen dizut gutun hau.

Lehenengo eta behin, esan nahi nuke ez dela nire asmoa zuek iraintzea. Gustokoak ez ditugun gauzak (segurtasun aldetik, esatekotan) ikusi genituen han eta uste dut komenigarria dela hau guztia jakinaraztea, zure onerako batez ere.

Esan beharra dago zure aterpetxea aukeratu genuela bizi dugun egoeragatik. Pandemia nola den-eta gu nola gauden-ikusita, mendian dagoen aterpetxe batera joatea erabaki genuen. Hau da, segurtasuna garrantzitsuena da guretzat. Hori dela eta, harritu egin ginen aterpetxera heltzean eta nola dagoen sarrera ikustean. Ez zaigu bat ere ondo iruditzen tabernatik pasatu behar izana geletara heltzeko. Bizi dugun garai hauetan askoz seguruagoa izango zen beste sarrera bat gaitzea. Egia esan, hau da gure kexa nagusia. Edo hobeto esanda, gure kexa bakarra.

Bestaldetik, espero genuen instalazioak aurkitu genituen: guk erabiltzeko sukaldea, logela handia taldekide guztiok egoera aproposenean astea pasatzeko...
Eta Wi-Fia.Nola egiten duzu han gainean, ia mendi tontorrean, Wi-Fia eskaintzeko? Ikaragarria iruditu zitzaigun!

Halaber zuek antolatutako kirol-jarduerak izan ziren aterpetxera joateko beste arrazoiren bat.Tamalez, eguraldi txarrarengatik ezin genuen jarduera horietan parte hartu. Hurrengoan berriz saiatuko gara!

Besterik ez gure aldetik. Arestian aipatu dudan bezala, gutun honen helburua aterpetxea hobetzen laguntzea da. Beraz, kontuan hartu gure iritziak mesedez!

Agur bero bat,