Arazoak ikasturte-amaierako bidaian
 
Donostia, 2020ko ekainaren 16a

Udaleko aisialdi-jardueretako arduradun hori: 
 
Mikel nauzu, Donostiako Ulia ikastolaren aisialdi-jardueretako begiralea eta zuregana jotzen dut gure ikastolak egin zuen bidaian sortutako liskarren berri emateko asmoz. Ikastaro hasieratik antolatutako aisialdia zen: goizeko bediratzietara heldu, logelak ikusi eta hamarretan Gorbea igotzera joango ginateke.

Denbora pasa ahala, gazte guztiek bere betebeharrak gehiegirik gabe eta pausoz pauso betetzen ari ziren istripua gertatu zen arte. Mendian zehar gindoazela, Donostiako Urumeako ikasleekin topatu ginen eta bi ikastoleen arteko zeuzkaten aurreiritzi goiztiarrak kaleratu zuten.
Alde batetik, Uliakoek besteei gutxiezten hasi ziren futbolean beti zurikerietan zeudela baieztatzen. Bestetik, Urumeakoek besteei muzin egin zioten saskibaloian beti kale egiten zutelako. Une horretan begiratzaileok bi ikastoleen kideak banatzea erabaki genuen. Hala ere, Uremeako batek zaplasteko bat bota zion gure ikasle bati. Ondo zegoela egiaztatu eta gero, aterpetxera bueltatzea hautatu genuen.

Horren haritik, ezin dugu esan  Uliako nerabeen jarrera ezinhobea izan zutenik. Aitzitik, gorabehera sortu zenean beraien ahalegin guztiak egin zituzten inor kalteturik ez ateratzeko. Era berean, gure ikasleek ikastolako balioak barneratu dituzte: bestearekiko errespetua mantentzea, portaera hobezina izatea eta bestearekiko laguntza eskaintzea. Hori dela eta, jakinarazi nahi dizugu ez dugula ez ikusiarena egingo; baizik eta gure ikasleek beraien erruaz behin betiko ikasiko dutela. Alegia, ezin dugu gertaera tamalgarri hori aintzat hartu eta neurriak hartuko ditugula berriro gerta ez dezan.

Espero dut gure azalpena baliagarria izatea, besterik gabe eta adeitasunez.

Ulia ikastolaren asialdi-jardueretako begiralea,
